Athletic Clubek LaLigako 19. jardunaldiko neurketa El Sadarren ikusteko sarrera erosi zuten bazkideei dirua itzuliko die. C.A. Osasuna taldeak bisitariak ezingo direla zelaira sartu osasun-agintariek erabakitako edukiera murrizteagatik baieztatu zuen.
Itzultzea San Mameseko Txarteldegietan egingo da urtarrilaren 3an, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Bazkideek erositako sarrera aurkeztu beharko dute eta 25 euroak ordainduko zaizkie.