Mikel Balenziaga: “Ez dago Athletic bezalako beste ezer”

0

Mikel Balenziaga abenduaren 19an iritsi zen Athleticekin 300 partida ofizialetara San Mamesen Real Betisen aurka jokatutako nuerketan. 20 urterekin iritsi zen Athleticera, eta 2008ko irailaren 14an jokatu zuen lehen partida, Rosaledan, Malagaren aurka.

Orain, 33 urterekin, Athleticeko kapitainetako bat eta  aldagela zuri-gorriko erreferentea izanik, Superkopako bi titulu lortuta bere palmaresean, lehoi gisa eman dituen hamaika denboraldietako une garrantzitsuenak aztertu ditugu berarekin.