Athleticen lan saioa ateak zabalik urtarrilaren 4an

0
PRUEBA

Sadarren Osasunaren aurka jokatuko dugun derbiaren ondoren, Athletic Clubek entrenamendua egingo du asteartean, urtarrilaren 4an, 12:00etatik aurrera Lezaman. Lehoien saioa ateak irekita egingo da zuzenean ikusi nahi duenarentzat, aldez aurretik izena eman gabe, edukiera bete arte.

Lezamararako sarbidea lurpeko aparkalekuaren sarreratik izango da, eta bertan aparkatu ahal izango dute bertaratutakoek. Bertan, Txapelgorriek entrenamendua ikustera nora joan behar duten esango diete ikusleei.

Zelaira sartzean gel hidroalkoholikoa egongo da eskuak garbitzeko. Nahitaezkoa izango da maskara jantzita eroatea. Entrenamendu osoan zehar komunetara joateko bakarrik utzi ahal izango da eserlekua, eta ezingo da jokalariekin banakako argazkirik atera, ezta autografoen sinadurarik ere, COVID-19aren prekauzio-neurriak errespetatzeko.

Klubak Txapelgorrien dispositibo berezi bat jarriko du martxan, edonoiz bertaratzen direnei laguntzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Euren esanei kasu egiteko eskatzen dizugu.