PRUEBA
2022ko aratusteetako kartelen lehiaketan kartelak aurkezteko epea luzatu du Bilboko Udalak. Parte hartu gura duten pertsonek urtarrilaren 10eko 14:00etara arteko epea dute proposamena bidaltzeko.
Aurreko edizioetan bezala, artistek aukera dute gehienez ere bi lan aurkezteko. Udalaren Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren bulegoetan aurkeztu beharko dituzte (Venezuela plaza, 2. zenbakia).
Jai Batzordeko kideek eta diseinuaren eta kulturaren munduko ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiak sei kartel finalistak aukeratuko ditu; gero, finalista horien artean, herritarrek irabazlea hautatuko dute. Irudi irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du.
Bilboko aratusteak otsailaren 24tik martxoaren 1era arte izango dira.