Enpleguak urtarrilaren 24an irekiko du Barakaldoko langabeak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea

0

Inguralde garapen agentziako Enpleguko zinegotzi ordezkariak, Juan Antonio Pizarrok, gaur jakinarazi du urtarrilaren 24an irekiko dela Barakaldoko langabeak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea. Dirulaguntza horiek 2021-2022ko Tokiko Enplegu Planaren barruan daude eta enpresek aukera izango dute martxoaren 21era arte horiek eskatzeko.

Pizarrok jakinarazi du ekimenak 408.292,45 euroko aurrekontua duela, osorik Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuta, eta Idoia Mendia lehendakariordeak zuzenduko duela, Lanbideren bitartez

«Laguntza horiek oso garrantzitsuak dira, Barakaldoko enpresa ehunaren kontratazioa sustatzen dutelako, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Gainera, kasu askotan gure hiriko langabeek lanpostu egonkor bat izatea lortuko dugu, izan ere, kontratu asko luzatzen dira» adierazi du Juan Antonio Pizarrok.

Dirulaguntzak eskuratzeko enpresek Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izen emanda dauden Barakaldoko langabeak kontratatu beharko dituzte. Bi baldintza horiek bete beharko dira kontratuaren hasiera dataren aurreko egunean.

Gehienez ere, laguntza 3.000 euro izango dira hiru hilabetetarako lanaldi osoko kontratuetan, eta 6.000 euro sei hilabete edo gehiagorako lanaldi osoko kontratuetan; azken zenbatekoak ezin izango du soldata kostuen % 75 gainditu.

Kontratatutako pertsonak kolektibo berezien parte badira ezin izango du soldata kostuen % 100 gainditu, kontratu amaieragatiko kalte ordainak eta kontratatuen gizarte segurantza barne; gehienez ere 9.000 euro.

AURREKOAN 73 LAGUNTZA EMAN ZIREN

Tokiko Enplegu Planari esker 73 laguntza eman zitzaizkien 58 enpresari, 400.000 euro inguru. «Langabezian zeuden 40 emakume eta 33 gizon kontratatzea lortu genuen, eta ekonomia berrindartzea lagundu genuen» zehaztu du Pizarrok.

Laguntza horien zati handi bat Barakaldoko gazteak kontratatzeko baliatu zen. Zehazki, emandako 73 horietatik 34 laguntza 35 urtetik beherakoak kontratatzeko erabili ziren. Beste 18 laguntza epe luzeko langabeak kontratatzeko baliatu ziren.

Enpresek Inguralderen egoitzan (Aldapa kalea, 3.) eskatu beharko dituzte laguntzak. Zabalik egongo da lanegunetan 9:00etatik 14:00etara. Deialdiari buruzko informazio guztia udal erakunde autonomoaren webgunean  dago eskuragarri gaurtik.

2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 22ra (biak barne) formalizatutako kontratazioak diruz lagundu ahal izango dira. Maiatzaren 31an amaituko da diruz lagundutako aldia.

«Laguntza horiei gehitu behar zaizkie Tokiko Enplegu Planean eta Gazte Enplegu Planean dauden zuzeneko 160 kontratazio baino gehiago, bai eta laneratzearen arloan lantzen ari garen beste ekimen batzuk ere» gogorarazi du Juan Antonio Pizarrok.