PRUEBA
Urteberriko bigarren erreskatean Elantxoben zauritutako emakume bat eraman zuten Galdakaoko ospitalera.
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Ogoñoko begiratokian (Elantxoben) erori zen 58 urteko emakume bat erreskatatu zuten. Lehenengo helikopteroan eraman zuten Ibarrangeluko hilerrira eta gero handik anbulantzian Galdakaoko ospitalera, aldaka hautsita eta sorbaldako lokadura izan baitzitzakeen.
Erreskate horretarako, SOS DEIAK 112 zerbitzuak airetik Ertzaintzaren helikoptero bat eta lurretik suhiltzaileak eta Osakidetzaren ZIU mugikor bat aktibatu zituen.