Postaria eta Errege Magoak COVID-19ak baldintzatuta etorriko dira Hondarribira

0
PRUEBA

COVID-19arekin bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, aurten Errege Postariaren eta Errege Magoen Kabalgataren etorrera baldintzatuta egongo da.

Horrela, urtarrilaren 4an, Errege Postaria 17:00etan iritsiko da Mendelu Elkartera, 17:30ean Amute-Kosta Auzo Elkartera, 18:00etan Alde Zaharrera (Udaletxeko arkupetan) eta 19:00etan Portura, Santa Maria Magdalenara hain zuzen ere.

Urtarrilaren 5ean, asteazkena, Errege Magoen txanda izango da. Hitzordua Jostaldi frontoian izango da, 15:00etatik aurrera, eta gonbidapenak ARMA PAZAn hartu beharko dira.