PRUEBA
Guztira 88.797 pertsona pasa dira 2021ean Arabako Foru Sareko museo eta aztarnategietatik, hau da, BIBAT Museotik, Arte Ederren Museotik, Arma Museotik, Natura Zientzien Museotik eta Iruña-Veleia eta La Hoya aztarnategietatik. Zifra hori 2020. urtekoa baino % 59,5 handiagoa da, orduan 55.657 bisitari izan baitzituen sareak, baina oraindik urrun dago 2019ko 125.191 bisitariko errekorretik.