Lezamako egoitzak euskal kirolariak hartuko ditu

0

Athletic Clubek sinatu du Basque Team Fundazioarekin Lezamako harrobi zuri-gorriaren egoitzan kirolari bekadun batzuk hartzeko. Euskadin kirola garatzeko duen konpromiso sendoan, Athletic Club Basque Teameko laguntzaile nagusietako bat da, eta bere lehen bi atletak hartu ditu dagoeneko: Odei Jainaga xabalinista olinpikoa eta Hamid Ben Daoud maratoilaria.

Bigarren ordezkaritza urtarrilaren 10ean iritsiko da, bost surflarirekin. Ariane Ochoak, Janire Gonzalez Etxabarrik, Ruben Vitoriak eta Bitor Garitaonaindiak hartuko dute ostatu.

Denak dira ordezkari handiak, eta ziur laster iritsiko direla mundu mailako eta olinpiadetako euren arrakastak, Unai Simon gure atezainak egin bezala, Tokion 2021ean zilarrezko domina lortuz.

Lezaman hazten diren behe mailetako futbolarien gelekin bateragarriak diren ostatu eta zerbitzuak eskainiz, Athletic Clubek Basque Teamen beharrarizanak asetu ditu.