Superkopako finalerdirako ordutegia zehaztu da

0

Espainiako Futbol Federazioak 2022ko Superkopako finalerdien ordutegia zehaztu du: batetik, Athletic eta Atletico Madriden artekoa, eta, bestetik, Real Madrid eta Barcelonaren arteko neurketa.

Lehoiek Atletico Madriden aurka jokatuko dute ostegunean, urtarrilaren 13an, 20:00etan (22:00etan Riyadhen), Saudi Arabiako King Fahd International Stadiumean.

Real Madrid eta FC Barcelona aurrez aurre izango dira aurreko egunean, urtarrilaren 12an, ordu eta zelai berean.