ZOOM ATHLETIC I Gau historikoa, 4.000 partidarena

0

Athletic Clubek bere historiako 4.000. partida ofiziala irabazi zuen atzo Sadarren. Osasunaren aurkako derbiak gau historikoa utzi zuen familia athletizcalearentzat, Oihan Sancet gaztearentzat ere ahaztezina izan zen partida batekin.

Oroimenerako norgehiagoka honek, zalantzarik gabe, San Mameseko taldearen historia luze eta emankorra areagotzen du, Ligan, Kopan, Superkopan eta Europan ahaztezinak diren neurketak utzi dituenak. Eztabaidagarria da partidarik onena aukeratzea: 1958an Los Once Aldeanosek Chamartinen jokatu zuten finala, Di Stepanoren Real Madrilen etxean bertan altxatu baitzen Kopa, 1984ko finala FC Bartzelonaren aurka Santiago Bernabeun, Old Trafordeko gau magikoak…

Athletic Clubeko 4.000 partida ofizialen artean, belaunaldi zuri-gorri ezberdinek euren oroitzapen gogokoena zein den kontatu digute.