Athletic: Jo ta ke! 2022ko Kopa hasiko da

0

Athletic Clubek ibilbide berri bati ekingo dio Kopan. Lehoiek txapelketako final-hamaseirenak jokatuko dituzte ostegun honetan, urtarrilaren 6an (20:00etan), Jaengo Atletico Mancha Realaren aurka.

Bi denboraldi jarraian garaikurra irabaztear izan eta gero, Athleticek pertseberantzia, lana eta ilusioa ditu bide bakar. Hiru ezaugarri horiek ondo baino hobeto islatzen dira harri-zulatzailearen lanbidean, Athleticek bere lehiaketa gogokoenean estreinatzeko duen bideoaren* protagonista.

Garai bateko lanbide hori, eta gaur egun herri-kirola dena, oso ohikoa zen meatzaritza-ustiategietan; izan ere, haitza zulatzen zen barrenen bidez (altzairuzko barrak, 2 metro luze eta zenbait kilo pisatzen dutenak) lehergailuak sartzeko, ondoren leherketa kontrolatuekin burdinazko minerala zuten harriak atera ahal izateko. Lan hori inolako makinarik erabili gabe egiten zen, eta, beraz, oso lanbide gogorra eta estimatua zen.

Arroka, laztabina eta iraunkortasuna. Kolpez kolpe, atsedenik gabe. Kosta ahala kosta, hurrengo urratsean pentsatuz bakarrik, harriari irabazitako hurrengo hazbetekoan. Lehoiek harrizko erronka horri aurre egin zioten aurreko Kopako 110 edizioetan bezala, Athleticek berriro erakutsiko du inoiz ez duela amore ematen.

Jo ta ke, eta jo ta ke, eta jo ta ke, irabazi arte!

* Euskal Herriko harrobi garrantzitsuenetako batetik ateratzen da bideo honetan lantzen den harria, “Ereño gorria” edo “Bilbo gorria” esaten zaiona. Atzarragako harrobia, mundu guztiak Ereñokoa bezala ezagutzen duen arren, gure historiaren parte da. Lauza trinko horien ondoan Iker Murueta harrizulatzaile bizkaitarra dago.