Ruben Uria: “Lehiaketa laburra, polita eta bizia da”

0

Marcelino Garcia Toralek COVID-19 gaitzatik berreskuratu eta bihar Mancha Realen talde zuri-gorria zuzentzeko aukera izango duen arren, Ruben Uria izan da Lezamako prentsa aretoan agertu dena eta hedabideen galderei erantzun diena Athleticek Kopan egingo duen lehen agerraldiaren atarian. Teknikariaren arabera, taldearen egoera ezin hobea da: “irabaztea, aukerak sortzea eta asmatzea beti da pozgarria. Taldea pozik dago Sadarren jokatutako partidarekin eta egoera bera errepikatzea espero du

Uriak adierazi duenez, taldea ilusioz gainezka dago KO txapelketako estreinaldiaren aurrean: “final bat jokatzetik bost partidara gaude. Lehiaketa laburra, polita eta bizia da, Athletici ospe handia eman diona. Beste final batera iristeko ilusioarekin egingo diogu aurre. Taldea ondo dago, pozik astean zehar partida ona egin duelako eta motibatuta klubari eta gure zaleei asko gustatzen zaien lehiaketan paper egin nahi nahi duelako”.

Errespetua izan da zuri-gorrien bigarren entrenatzaileak gehien erabili duen hitza: “tranpa bezala kalifikatutako partida izango da. Lehen mailako talde bat kanporatzetik datozte; beraz, aurkariari errespetu osoz aurre egin beharko diogu eta gure partidu planarekin jarraitu. Talde dinamikoa da, alaia eta geldikako joko ona duena, baina gure lana egiten badugu, logikak dio knaporaketa gainditu beharko genukeela. Intentsitatez jokatu beharko dugu, Mancha Realek, bere jendeak eta zelaiak estu hartuko gaituzte. Horretarako, zelai artifizialean lan egin dugu gaur, zelaiaren neurrietara ohitzeko“.

Errotazioen inguruan galdetuta, Uriak honako hau esan du: “ziurrenik aldaketak egingo ditugu, baina ateratzen direnak partida hau jokatzeko prestatuenak izango dira. Indarrak orekatzen joan behar dugu, Ligan ahalegin handia egitetik gatoz eta igandean beste partida zorrotz bat dugu. Hala ere, bihar aterako den taldeak bermeak izango ditu. Partida bakoitza desberdina da eta biharkoak ekarriko digun zailtasunean jarri behar dugu arreta”.