Bilboko Udalak antzerkia eta dantza uriko auzoetara hurbilduko ditu

0

BILBOKO ZIRKUITUA udalaren ekimen bat da, Bilboko eta inguruko antzerki- eta dantza-taldeen jarduera bultzatzen duena (talderik gehienak amateur edo erdi-profesionalak dira). XXI. denboraldia urtarrilaren 13an iritsiko da Bilboko auzoetara.

Beraz, maiatzaren 12ra arte, Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan 10 konpainiaren proposamenak ikusiko ditugu: Álex Quiroga; Goi Dance Project; 29 Producciones; Cuatro Cajas: Luciérnagas Voladoras; Hamaika Teatro; Alopargo; Jyt Kreaktibos – T.A.B.Ú; Las Paralelas; eta Ibilka Teatro. Guztiak dohainik.

Denboraldi berri honetan, Bilbao Eszenan (Bilboko Udalaren arte eszenikoetako eta dantzako prestakuntzako eta sormeneko espazioan) entseatzen duten konpainiak nabarmendu behar ditugu. Konpainia horiek 2021eko lana erakutsiko dute BILBOKO ZIRKUITUAN.

Goi Dance Project konpainiak Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma aurkeztuko ditu, Goi dantza-taldeko dantzariekin. Goi Dance Project dantza-talde bat da, Koreako pop-a lantzen duena, eta Kpop izenaz ezagunagoa dena. Egiten dituzten bertsioen dantzari nahiz interpretazioari ematen diete garrantzia.

29 Producciones eta Ibilka Teatro taldeek ere euren proiektuak erakutsiko dituzte. 29 Producciones taldeak “Peter Pan: Hasta Siempre Jamás” antzezlana ekarriko du Bilboko Zirkuitura. 29 producciones antzerki- eta zinema-konpainia bat da, Ainize Basalok eta Aitor Martínek sortua, eta gai sozialak jorratzen dituzte.

Bestalde, Ibilka Teatrok “Hoy no salgo” antzeztuko du. Haien lehen obra da; bertan, antzerkiko aktore gazte batek beldur eszenikoko krisi latza bizitzen du, noiz eta agertokira irten behar duenean.

Bilboko Zirkuituaren denboraldi honetan daude, halaber, Las Paralelas. Programaren aurreko edizioan “Miss Spain” lana ekarri ziguten. Oraingoan euskarazko bertsioa ekarriko digute, Miren Argiren monologo baten inguruan, Miss World galarako zein prestatuta dagoen azaltzeko egingo duena.

Azkenik, JYT Kreaktibos – T.A.B.Ú. konpainiak eta “A morir por la silla de ruedas – ¿A que no S.O.S capaz?” emankizuna aipatuko ditugu. T.A.B.Ú. antzerki inklusiboko taldea 2016an jaio zen FEKOOR-en (Ezintasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazioa). Adriana Pérez, Rubén Mateos eta Yeray Gómez dira partaideak (azken hori laguntzaile pertsonala da federazioan, eta gainera aktore profesionala da).

BABESA SORMENARI

Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurbiltzea. Gainera, programa honen bidez, antzerki- eta dantza-talde berriei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. Modu berean, berton sortzen diren proposamen berritzaileenak ikusteko aukera ematen du.

Udal programa honek, bestalde, uriko kultur eskaintza deszentralizatu gura du; denborarekin, ia auzo guztietara zabaldu da. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz.

Bilboko Zirkuitua ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin bere arloan. Gainera, asko dira urte horietan guztietan eremu profesionalera salto egin duten konpainiak.

BILBOKO ZIRKUITUAREN PROGRAMA, 2022ko URTARRILA-MAIATZA

ÁLEX QUIROGA DO CARMO – “EL ACTOR”

  • Urtarrilaren 13an, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian

GOI DANCE PROJECT – “KPOP COVERS COMPILATION”

  • Urtarrilaren 20an, 19:00etan. Begoñako Udaltegian
  • Martxoaren 17an, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian

29 PRODUCCIONES – “PETER PAN: HASTA SIEMPRE JAMÁS”

  • Urtarrilaren 27an, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegian
  • Apirilaren 28an, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegian

CUATRO CAJAS – “¡QUÉ FUERTES LO DE GLORIA!”

  • Otsailaren 3an, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian
  • Maiatzaren 5ean, 19:00etan. Begoñako Udaltegian

LUCIERNAGAS VOLADORAS – “TORRE DE BRUJAS”

  • Otsailaren 10ean, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegian
  • Martxoaren 10ean, 19:00etan. Basurtuko Udaltegian

HAMAIKA TEATRO – “LA SIRENA VARADA”

  • Otsailaren 17an, 19:00etan. Solokoetxeko institutuan
  • Martxoaren 24an, 19:00etan. Begoñako Udaltegian

ALOPARGO TEATRO – “REBELIÓN EN LA GRANJA”

  • Otsailaren 24an, 19:00etan. Altamirako Udaltegian
  • Apirilaren 7an, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian

JYT KREAKTIBOS – T.A.B.Ú. – “A MORIR POR LA SILLA DE RUEDAS – ¿A QUE NO S.O.S CAPAZ?”

  • Martxoaren 3an, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian
  • Maiatzaren 12an, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian

LAS PARALELAS -“MISS SPEIN”

  • Martxoaren 31n, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegian

IBILKA TEATRO – “HOY NO SALGO”

  • Apirilaren 21ean, 19:00etan. Basurtuko Udaltegian

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartu zenetik, Bilboko Udalak barruko espazioetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60an mugatuko da.

Gainera, beharrezkoa izango da:

  • Covid ziurtagiri digitala (QR) eta NAN aurkeztea barruko espazioetako ikuskizunetan sartzeko
  • musukoa erabiltzea, emanaldi guztietan

Pandemiaren hasieratik egin denez, Bilboko Udalak bere jarduketa-protokoloak egokitu ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.