Alain Brittek txoriei argazkiak egiteko afizioa du, eta kamerarekin batera eta bestera ibiltzen da Orio eta inguruko txokoetan. Hegaztiei egindako fotoak ikusgai dauzka oriokohegaztiak.com webgunean.
Alain Brittentzat «afizio hutsa» da hegaztiei argazkiak egitea. Duela urte batzuk, «fotoak txukun artxibatzeko» helburu hutsarekin webgune bat jarri zuen martxan, erabilera pertsonalerako bakarrik. Ordutik, artxibo ederra osatzen joan da, eta nahikoa maiz igotzen ditu sarera argazki berriak.
Orain, KARKARAren proposamena onartu eta gero, eta «lotsa handiarekin», bere argazkiak herritarrekin elkarbanatzera animatu da. Hau da Britten artxiboko argazkiak ikusteko esteka: oriokohegaztiak.com