Zarauzko Udalak Erastop aplikazioa gomendatzen du

0
PRUEBA

Berdintasun sailak Erastop mugikorrerako aplikazioa jarri zuen martxan 2018an. “Aplikazio hau Durango Udaleko Berdintasun Sailak sortu zuen eta berehala jarri nintzen haiekin harremanetan, Zarauzko emakumeei ere eskaini ahal izateko” adierazi du Gloria Vazquez (PSEE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Aplikazioaren helburu nagusia emakumeen aurkako erasoei aurre hartzea da, emakumeak baikara nagusiki indarkeria sexista jasaten dugunak; baina edozein erasoren kasuan edonork erabil dezake, beraz, biztanleria osoak mugikorrean eramatea gomendatzen dugu”.

“Emakumeei zein gizonei deskargatzera animatzen dut eta batez ere gizonezkoei eskatu nahi diet erasotzaileak salatzeko eta eraso sexistak indarrez arbuiatzeko konplizitatea. Etxean indarkeria matxista jasotzeko beldurra badu emakumeak ere erabili dezake Erastop aplikazioa, noski”.

Mugikorrean erraz deskargatzen den aplikazioa da. Behar izanez gero, pantailan klik egin behar da eta berehala alarma piztuko da udaltzaingoan. Bertan, denbora errealean jasoko dute deitu duen pertsonaren kokapena, eta horrela uneoro jakingo dute non dagoen zehaztasun handiz. Udaltzaingoak telefonoz deitzeari ekingo dio eta berehala patruila bat agertuko da erabiltzailea dagoen tokian. Garrantzitsua da jakitea deia egin den mugikorra blokeatuta geldituko dela eta poliziari seinalea bidaltzen jarraituko duela jabeak berak bakarrik ezagutzen duen pin bat sartu arte, erasotzaileak laguntza deia geldi ez dezan.

Erastop aplikazioa deskargatzean eskatutako informazioa bete behar da, baina batez ere, garrantzitsua da mugikor zenbakia zehaztea, polizia berehala harremanetan jartzeko. Esan beharra dago, halaber, aplikazioak erabiltzailearen kokapenera aktibatzeko unean soilik izango duela sarbidea.

Vazquezek adierazi duenez “Mugikorretarako aplikazio hau zarauztarrek ezagutzeko helburuarekin, Zarauzko ikastetxe guztietan eskuorriak entregatu dizkiegu DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko eta heziketa zikloetako ikasleei. Eskerrak eman nahi dizkiet Zarauzko hezkuntza-zentroen irakasleei euren lankidetzagatik, zeinek, foiletoak banatzeaz gain, aplikazio hau zer den eta nola erabiltzen den azaldu baitute”.

“Zurekin ostalarien elkartearekin ere jarri ginen harremanetan Zarauzko tabernetako komunetan aplikazioaren inguruko informazioa duten pegatinak jartzeko proposamenarekin eta esan beharra daukat berehala onartu zutela gure proposamena, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu baita ere”.

Parekidetasun zinegotziak bere “Zarauzko espazio guztiak emakumeen aurkako erasoetatik seguru eta libre” egotearen nahia adierazi du “gau eta egun beldurrik gabe kalera atera gaitezen eta aisialdiaz gozatu ahal izateko inolako erasorik jasan gabe. Tamalez, emakumeek oraindik ere erasoak pairatzen ditugu emakume izate hutsagatik, beraz, Udaletik Erastop aplikazio hau bezalako baliabideak eskaini nahi ditugu, askatasunez gozatu eta geure buruaz zaindu gaitezen”.

“Gogoratu nahi dut, halaber, Zarauzko Udalak gaueko autobusen taxi zerbitzua duela udaltzaingoaren egoitzaren aurrean hartzen dena eta pertsonako 2 euroren truke (3 euro hiri-inguruetan) neska bakoitza bere atari aurrean uzten duela”.