Donostia Gazteriak ‘Familiarekin jolasean’ ekimena jarri du martxan beste behin

0

Programaren helburu nagusia da gurasoak beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea: Programa honek jolasa, dibertsioa eta harreman familiarrak sustatu nahi ditu. Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek, haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.

Haurtxokoen larunbatetako tarte bat dago ekimen honetarako. Programa, larunbatetan 17:00etatik 18:15era, honako Haurtxokoetan gauzatzen da,: Aiete, Altza, Amara; Bidebieta; Egia; Gros; Intxaurrondo eta Martutene.

Haurtxokoetara 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek beraien senitartekoekin, guraso zein anai-arrebekin, batera joan daitezke bertan antolatzen diren jolas, tailer, ikuskizun, etab.etan parte hartzera.

Oraingoan, Familiarekin Jolasean-ek irudi berria estreinatzen du, Maite Rosende ilustratzaile gaztearen eskutik.

Hiruhilekoa hastearekin bat, haur eta gurasoei zuzendutako ‘Familiarekin jolasean’ programaren ekintza sorta berria aurkeztu dugu. Ekintza hauen artean urtarrilean San sebastian eguna ospatuko dugu; otsailean inauteriak; martxoan emakumearen nazioarteko eguna, etab. Ondo pasatzeko ekintza dibertigarri mordo bat prestatu dugu zuentzat.

Informazio gehiago: Familiarekin jolasean