Udalak oso balorazio positiboa egin du Gabonei buruz, bereziki kultur ekitaldi eta tokiko merkataritza sustatzeko ekimenei dagokienez. Hala esan du Maria Serrano Udaleko Merkataritza zinegotziak.
«Udaletik eta zenbait eragilerekin batera, ekitaldi ugari antolatzen saiatu gara. Kultura aldetik, Gazteria departamentutik edota Merkataritzakoatik ere hartzaile desberdinetara heltzen saiatu gara. Jakinaren gainean geunden COVID-19aren pandemiak eragina izango zuela, eta hala izan da, baina guzti hori kontutan hartuta, balorazio positiboa egin dezakegu” esan du Serrano zinegotziak.
“Kulturaren ikuspegitik, pandemia dela eta, zenbait ekitaldi bertan behera geratu dira, baina urtarrileko agendan txertatu egin ditugu gehienak. Zentzu horretan gure konpromezua argia da, kulturaren eta kultur eragileen alde lanean jarraituko dugu.
Olentzero eta Erregeak
Olentzero eta Erregeen etorrera Kasino Zaharrean eta Jostaldin izan bada ere, bete egin ditugu osasun eta segurtasun neurriak beteaz. Eskerrak eman nahi dizkiet hondarribiar haurrek beste urte batez ilusionatu ahal izatea posible egin dutenei, pandemiak guztioi sortzen dizkigun arazoei aurre eginez» gehitu du Serrano zinegotziak.
“Hondarribiko Gabonaldia’ kanpainaren balorazio positiboa egin behar dugu. Herritarrek bere herrian kontsumitzeko helburuarekin martxan jarritako ekimena da, bere emaitzak eman dituena eta aurrerantzean bide beretik jarraitzeko ildoa markatzen diguna. Zozketa desberdinak egin dira gure hurbileko saltokien garrantzia indartzeko asmotan” gehitu du Serranok.
“Gaztetek ekimena ere normaltasunez burutu ahal izan da eta partehartzaileek, eta gazteek ongi baloratzen duten zerbait dela iruditzen zaigu Udaletik”.
“Eskerrak eman dizkiet herritarrei erakutsi duten jarreragatik. Egia da guztiak nekatuta gaudela COVID-19aren pandemiarekin eta horrek dauzkan ondorioekin, baina herritarrek zintzo bete dituzte arauak eta zoriontzeko modukoa da” amaitu du Maria Serrano zinegotziak.