Barakaldoko Musika Bandak denboraldi berria hasi du

0

Udal Musika Bandak denboraldi berria hasi du urtarril honetan; bost kontzertu berri izango dituen denboraldi erakargarria, musika-espektro zabal batekin: Oscar Navarro bezalako gaur egungo konpositoreetatik hasita Gershwin edo Mozart bezalako klasikoetara arte. «Txistulari Bandak jotako euskal errepertorioak zein dantza flamenkoa entzun ahalko ditugu; eta bandak maitasun handiarekin María Asun Valdés kidea omentzeko prestatu duen kontzertu hunkigarri bat nabarmentzen da», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak, Alberto García Espina Barakaldoko Udal Musika Bandako zuzendariarekin batera. Denboraldi berriak, gainera, hainbat bakarlari izango ditu, besteak beste Javier Roldán klarinetista, Alberto Sáez pianista, Barakaldoko Udal Txistulari Banda, Lerman Nieves kontrabaxista, Bilboko Udal Txistulari Banda eta María Martín Dantza Flamenkoarekin.

Kontzertuak ostiraletan egingo dira beti, Barakaldoko Antzokian, maiatzera arte. Pandemia egoera dela eta, «bandak errepertorioak eta gonbidatuak egoera honek eskatzen duen leku-mugetara egokitzen jarraituko du», gogorarazi du Canterok. 2022 denboraldi honetako informazio xehatua eskuragarri dago webgunean eta ohiko kultura-zabalkunderako puntuetan, data eta kontzertu guztiak biltzen dituen eskuorri batekin.

URTARRILAK 28 ENERO. 20:00. klarinetea in crescendo /javier roldán. klarineterako 2. kontzertua, óscar navarro

Klarinetea in crescendo ikuskizunak Javier Roldán bakarlariaren eta Óscar Navarro konpositorearen (Klarineterako 2. kontzertuarekin) figurak batuko ditu. Javier Roldán Gamarra klarinetistak jarduera bizia garatu du bakarlari gisa nazio- eta Europa-mailako prestakuntza desberdinetan. 2014an Japonian egin zen Jacques Lancelot lehiaketako azken faserako hautatua izan zen. Barakaldoko Udal Musika Bandako kidea eta BilbaoSinfoniettaren fundatzailea da (2017an sorturiko taldea). Alacanteko konpositore eta zuzendariak, Óscar Navarrok, hainbat konposizio-sari jaso ditu, eta bere musika munduko kontzertu-aretorik entzutetsuenetan interpretatu ohi da.

OTSAILAK 18 FEBRERO. 20:00. piano-piano/ alberto sáez rhapsody in blue, george gershwin

Gershwinen La Rhapsody in blue eta Mozarten Rondo KV382 izango dira, Alberto Sáez Puente pianistarekin batera, musikaren historiako bi jenio ahaztezin batuko dituen kontzertu hain berezi honen protagonistak. Alberto Sáez Miranda de Ebrokoa da, eta piano, organo eta orkestra zuzendaritzako ikasketak burutu ditu Gasteizko eta Donostiako kontserbatorioetan, Musikenen eta Aragoiko eta UNIReko kontserbatorioetan. Errepertorista gisa espezializatu da, gaur egun Bilboko Koral Elkartean garatzen duen alderdia.

MARTXOAK 25 MARZO. 20:00 / perkusioa  ‘mariasun, zuretzat’ | ‘para ti, mariasun’

Udal Musika Bandak, perkusio taldearekin eta Barakaldoko Udal Txistulari Bandarekin batera, kontzertu hau eskainiko diote Maria Asunción Valdési, Mariasuni, 2020an hil zen taldeko kide bikain eta maitatuari. Musika-ibilbide honetan, perkusio-instrumentuen ikusgarritasun eta soinu finetara hurbilduko gara, errepertorio eklektiko baten bidez: Gary Zieken obrak, Bill Wheelanen ‘Riverdance’ eta Arthur Lipnerren ‘Space dancer’, besteak beste, Lerman Nieves kontrabaxistaren lankidetzarekin. Perkusioa protagonista duen kontzertu bat.

APIRILAK 29 ABRIL. 20:00.txistuaz gozatzen! / bilboko udal txistulari banda banda municipal de txistularis de bilbao

Barakaldoko Musika Bandak Bilboko Udal Txistulari Bandarekin batera egingo duen kontzertu bat aurkeztu du, honako hauek osatua: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Artista horiek hasieratik nabarmendu izan dira beren emanaldien kalitate eta dibertsitateagatik. Bidebarrieta Kulturgunean hainbat kontzertu eman ondoren, kontzertuen ziklo bat jarri zuten abian Euskalduna Jauregian. Gaur egun ere martxan jarraitzen du, eta bertan ohiko prestakuntza-programak eta profesional handien eta instrumentu-, ahots- eta dantza-taldeen kolaborazioekin konbinatzen dituzte.

MAIATZAK 27 MAYO. 20:00. dantza fantastikoak/  maría martín dantza flamenkoa

María Martín Dantza Klasikoan, Dantza espainiarrean eta Flamenkoan lizentziatu zen Mariemma Dantza Profesionaleko Errege Kontserbatorioan. Besteak beste, dantza espainiarreko konpainia entzutetsu eta flamenko-ikuskizun askotan (Rafael Aguilar, Joaquín Cortés eta Blanca del Rey, besteak beste) hartu du parte dantzari gisa. Koreografo gisa duen lana oso zabala da, eta flamenko-maisu gisa gonbidatu izan dute Japoniako, Italiako, Madrileko… eskoletara. María Martínek eta Andoni Arestik sortutako Dantzária elkarteak prestakuntza eta estilo desberdinen bidez aurkezten du dantza, eta Leioako Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik beti, Euskadin Dantza Estilizatua eta Flamenkoa sustatzeko funtsezko plataforma.