Behin betiko onartu da Infernuko Jarduketa Urbanizatzeko Programa

0

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Infernua Urbanizatzeko Jarduketa Programa, eremu hori garatzeko proiektua onartzen ahalbidetuko duena.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, “eremuaren birsortzea ahalbidetuko duen proiektua onartu aurreko azken pausoa da hau. Eremu honek garrantzi handia izango du hiriaren garapenerako”.

Adostu da ere ikusgai egon den epean aurkeztutako alegazio guztiak ez onartzea, planteatutako gai guztiak birpartzelatze-proiektuan aztertuko direla argituz.

Infernuko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketak segidako jarduketak aurreikusten ditu: bizitegi-garapen (46.025m2) eta garapen tertziario (9.975m2) berriak sortzea;

  • Xabier Lizardi kaleari jarraipena ematea, Zubiberri bidearekin eta eremu berrira sartzeko egingo den biribilgunearekin lotzeko;
  • Añorgako ubidea birsortzea eta balioan jartzea;
  • ubidearen ondoan parkea sortzea;
  • eta egun hutsik eta hondatze-egoeran dauden eraikinak eraistea.

Bizitegi eremu honetan 540 etxebizitza aurreikusten dira, 270 babes publikokoak eta 270 etxebizitza libre.

Kontxa II-B Fasea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontxa pasealekuko kostaldeko horma, bainu Errege Etxearen eta Antiguoko tunelaren artean, konpontzeko eta handiagotzeko proiektuaren II-B fasea, GIRDER Ingenieros enpresak idatzitakoa. Proiektu honek 793.672 euroko aurrekontua du eta iraupena 5 hilabetekoa da.

Oro har, proiektu honen helburua da baranda, botaolak eta harrizko piezak birjartzea erasandako tarte osoan, bai eta Kontxako pasealekuaren zabalera osoko zoladura berritzea ere.

Aurrekontu beharrak zirela eta, kostako horma konpontzeko eta handitzeko eta Kontxako pasealekuko baranda aldatzeko proiektua, Errege Etxearen eta Antiguoko tunelaren artean, bi fasetan banatu zen.

I. Fasea Kontxako bidegorriaren II. fasearekin batera gauzatu zen. Aurrekontu beharrak zirela eta, II. fasea hiru zatitan banatu zen: II-A, II-B eta II-C. II-A fasea egikaritzen ari dira gaur egun, eta II-B fasea 2022ko aurrekontuaren kargura gauzatu nahi da. Fase honek pasealekuaren 120m inguru hartzen du, eta zati horren zatirik handiena goian dagoen bizikleta-bidearen ondotik igarotzen da gaur egun, eta, ekialdean, lorategidun parterre baten ondotik.

Itziarko Andre Mariaren Etxea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Garraposa SL-ri La Fe pasealekuko 23 zenbakian (Itziarko Andre Maria) hotela jartzeko eraikina bota eta berreraikitzeko baimena ematea. Lanak amaitzeko epea 2 urtekoa da.