Bilboko AlkateakUribarriko igogailu berria bisitatu du

0

Juan Mari Aburto alkateak, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak, eta udal korporazioko beste kide batzuek hirian abian jarri den elementu mekaniko berriena bisitatu dute gaur goizean. Igogailu bat da, Abasolo kalea eta Lezamako Trenbide Zaharreko bidea lotzen dituena, Uribarrin.

Auzoko irisgarritasuna (orografia konplikatua baitu) Abasolo kaleraino landuta zegoen, Udalak aurretik ipini zituen zenbait baliabiderekin; adibidez, bi elementu mekaniko abian jarri zituen: Maurice Ravel eta Etxezuri kalea konektatzen dituena batetik, eta Etxezuri eta Abasolo lotzen dituena bestetik.

Beraz, igogailu berriaren obrek, duela gutxi amaitu direnek, auzoko oinezkoen ibilbidea Lezamako Trenbide Zaharreko bideraino luzatzen dute. Elementu mekaniko bertikal horrek, gainera, Abasoloko 23 eta 24 atarien sarbidea errazten du: lehen eskailera estu batzuen bidez bakarrik iritsi zitekeen haietara.

Zehazki, igogailu berriak hiru geltoki ditu: behekoa (Abasolo kalea), tartekoa (23. eta 24. atariekiko konexioa), eta goikoa (Lezamako Trenbide Zaharreko bidea).

Igogailuak ardatz bertikal bat du, metalezko egitura daukana, eta beira xaflatuz estali da; hala, kabina kanpoaldetik ere ikusi daiteke ibilbidearen edozein lekutan. Igogailua ibilbidearen erdialdean eta goiko aldean husteko, metalezko bi zaldain egin dira, igogailuaren beraren zutabeetatik ateratzen direnak eta beste aldean mikropilotedun ointoki batean bermatzen direnak. Zaldain biek, alboetan, babes-baranda bana dute, altzairu herdoilgaitzezkoak, eta goiko zaldainak, luzeenak, erdibidean ere badu bermaleku bat.

Kabinan 13 lagun sartu ahal dira, eta bideozaintzako sistema bat du eguneko 24 orduetan. LED erako horma-argiak eta proiektoreak baliatzen dira argiztatzeko.

Bilboko Udalak, igogailu honen proiektua egitean, kontuan izan du ez ditzala oztopatu lehendik zeuden oinezkoen bideak. Sei hilabeteko epean egin da, 719.064,63 euroko inbertsioa eginda (BEZa kanpo).

Elementu berri horrekin, 58 igogailu ari dira funtzionatzen hirian; Bilboko Udalak irisgarritasun unibertsalaren alde egiten duen apustua sendotzen du horrek.