Eusko Jaurlaritzak Alberto Ansuategi izendatu du Ekonomiako eta Politika Publikoen Ebaluazioko zuzendari eta Iñaki Berredok bere gain hartu du Europako Funtsetako Zuzendaritza

0

Gobernu Kontseiluak gaur, asteartea, Alberto Ansuategi izendatu du Ekonomiako eta Politika Publikoen Ebaluazioko zuzendari. Bestalde, Iñaki Barredok bere gain hartuko du Europako Funtsetako Zuzendaritza, Jose Varelak erretiroa hartu ostean. Bi Zuzendaritzak, organikoki, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren mende daude.

Ansuategi Ingurumen Ekonomiako doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean, Analisi Ekonomikoko masterra da eta Ekonomia Zientzietako lizentziatua UPV/EHUn. Unibertsitate horretan irakasle titularra izan da Eusko Jaurlaritzako kide izan arte. Gainera, ingurumen-ekonomiaren, baliabideen ekonomiaren eta makroekonomiaren arloko ikerketa-lan ugariren egilea da.

Ekonomia eta Ogasun Saileko inkorporazio berria Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria izan zen 2005-2009 aldian. Aldi horretan, zenbait ekimen diseinatu eta abian jarri zituen, eta horien artean, hauek nabarmen daitezke: Ikerbasque Fundazioa eta talentua erakartzeko programa sortzea, Bikaintasun Ikerketarako Zentroen Euskal Sarea sortzea (BERC) eta euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeetarako oinarrizko finantzaketarako laguntzen deialdia egitea.