Hondarribiko Udalak bilera bat eskatuko dio Osasun Sailburuari Bidasoko Eskualdeko ospitaleko kirofanoak eraberritzeko gaiaz hitz egiteko

0

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eta Udalean ordezkaritza duten talde guztietako bozeramaileek (ABOTSANITZ, PSE-EE, eta EH BILDU) bilerak egin berri dituzte Ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformarekin, jakiteko zein diren Bidasoko Eskualdeko Ospitaleko kirofanoak eraberritzeko egoeraren inguruan dituzten bertsioak eta aldarrikapenak.

Bileren ondoren, udal talde guztiek informazio horiek baiesteko eta osatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuari bilera bat eskatzea erabaki dute.