Haurrekin emozioak eta Ongizatea Lantzeko Tailerrak Donostian

0

2021eko udan, unitate didaktikoa garatu zen Donostiako Haurtxokoen Udalekuen testuinguruan, Donostiako Udaleko Osasuna Sustatzeko eta Gazteria atalen eta KideOn ikerketa-taldearen lankidetza-lanaren bidez.

Esperientzia oso positiboa izan denez, eskaintza Donostiako haurtxokoen sare osora zabalduko da 2022an.

Saio horien helburua haurrekin emozioak eta ongizatea lantzea izango da. Horretarako, emozioak identifikatzeaz gain, emozioak kudeatzeko tresnak eskainiko dira eta ongizatea sustatzeko jarraibide osasungarriak jorratuko dira. Saioak antzerkian, jolasean, teknika aktiboan, artistikoan eta gorputz-adierazpenean oinarrituko dira.

Egutegia:

 

ADI: BERTAN BEHERA GERATZEN DA URTARRILAREN 14ko SAIOA. ALTZA ETA BIDEBIETAKO LEHENENGO SAIOA URTARRILAREN 28an IZANGO DA ETA BIGARREN SAIOA OTSAILAREN 4ean!

 

Plazak mugatuak dira, eta saioetan parte hartu ahal izateko izen-eman beharko da interesa duzun haurtxokoko helbidera mezu bat idatziz. Epea abenduaren 23tik lehen saiorarte edo plazak bete arte izango da. Izen-ematea bi saioetan parte hartzeko izango da.

Saioak burutuko diren egunetan, izen-emandakoek besterik ez dute parte hartzeko aukera izango Haurtxokoan.

Animatu zaitezte eta izena-eman!

Ordutegiak:

Altza, Amara, Martutene eta Egian 17:00-18:00
Bidebieta, Aiete, Intxaurrondo eta Gros 18:30-19:30
Antigua: 16:30-17:30

Donostiako Haurtxokoak:

Aiete Haurtxokoa
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus

Altza Haurtxokoa
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus

Amara Haurtxokoa
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus

Antigua Haurtxokoa
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus

Bidebieta Haurtxokoa
Email:haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus

Egia Haurtxokoa
Email:haurtxokoa_egia@donostia.eus

Gros Haurtxokoa
Email:haurtxokoa_gros@donostia.eus

Intxaurrondo Haurtxokoa
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus

Martutene Haurtxokoa
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus