Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du

0

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du ASTEARTEAN, urtarrilaren 18an. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta, bertan, Txani Rodríguez autoreak hartuko du parte.

Hurrengo astearteko topaketan gai hauek jorratuko dira: testuak idazteko orduan edukia edo forma garrantzitsuagoa den; estiloak inprobisazioa onartzen duen ala ez; edo norberaren estiloa aurkitzea erraza edo zaila den.

Txani Rodríguez Laudion jaio zen, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Lo que será de nosotros” (2008), “Agosto” (2013) eta “Si quieres, puedes quedarte aquí” (2016) eleberriak argitaratu ditu. “El corazón de los aviones” (2006) kontakizun-liburua eta zenbait komiki argitaratu ditu; horien artean, “La carrera del sol” (2008) nabarmentzen da, hainbat hizkuntzatara itzuli dena. Radio Euskadiko “Pompas de papel” programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan idazten du, besteak beste, El Correo egunkariaren “Territorios” kultura-gehigarrian. Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean.

Aipatzekoa da, gainera, Txani Rodríguezek 2021eko Euskadi Literatura Saria jaso zuela gaztelaniazko literaturaren kategorian, “Los últimos románticos” lanarekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

  • COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko.
  • Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.