Josu Erkoreka: “Jaurlaritza otsailaren 1ean hasiko da lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik kobratutako isunak itzultzen”

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritza datorren otsailaren 1ean hasiko da itzultzen lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek (*) jarritako 8.392 isunengatik ordaindutako dirua.

Dirua formulario sinple baten bidez (* Hirugarrenaren alta) itzuliko da, eta formularioa formatu digitalean jaitsi, bete eta bidali ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.eus  webgunearen bidez edo herritarren arretarako Zuzenean bulegoetan, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazioaren edo toki-administrazioaren edozein organoren erregistroetan aurkeztu ahal izango da edo posta ziurtatu bidez bidali ahal izango da, besteak beste.

Kasurik gehienetan “goiz ordaintzea” prozeduraren bidez kobratu ziren isunak dira:

  • KOBRATUTAKO ISUNEN KOPURUA: 392 isun
    • Lehenengo alarma-egoera: 417 isun
    • Bigarren alarma-egoera: 975 isun
  • ZENBATEKOA GUZTIRA: 550.535€
    • Lehenengo alarma-egoera: 652.366€
    • Bigarren alarma-egoera: 898,169€

Erabakia Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu batean jasoko da, eta agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da datorren otsailaren 1ean, eta hainbat jarduketa ezarriko ditu 2020ko eta 2021eko alarma-egoeren luzapenen atal batzuk konstituzioaren kontrako edo baliogabeko jo zituen Konstituzio Auzitegiaren erabakien ondorioz. Jarduketa horien artean kontuan hartuko da zehatze-prozedura guztiak artxibatzea, zehapenak baliogabetzeko gora jotzeko errekurtso guztiak onartzea, oraindik kobratu gabe dauden administrazioaren zehatze-ebazpen irmoak atzera botatzea, eta abar.

(*) Eusko Jaurlaritzak ez ditu izapidetzen Bilboko, Barakaldoko edo Gasteizko udaltzaingoek jarritako isunak.