26 ikastetxetako 30 konpainiek hartuko dute parte haurren Donostiako danborrada sinbolikoan

0
PRUEBA

Donostiako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu San Sebastian Egunaren inguruan, horietako bakoitza egungo osasun egoerara egokituz eta indarrean dagoen araudia betez.

Jon Insausti Kultura zinegotziak adierazi duenez, “nahiz eta erabaki zaila izan helduen danborrada edo banderaren igoera eta jaitsiera bezalako ekitaldi esanguratsuak bertan behera uztea, Udaletik beste ekitaldi batzuk egokitu eta mantendu ahal izateko lan egin dugu, hala nola haurren danborrada, txistularien kontzertua edo egun horren inguruan egiten diren sarien banaketak”.

Haur Danborrada

26 ikastetxetako 30 konpainiek onartu dute ohikoa ez den izango haurren danborrada beste formatu batean egiteko Udalaren proposamena. 2.965 haur izango dira Donostiako kaleetan zehar desfilatuko dutenak urtarrilaren 20an, ohiko haur danborradaren %63a.

Loiolako Erriberak, Erdialdea, Gros, Bidebieta eta Antigua auzoak hainbat kale itxiko dituzte haur danborradako konpainiek Sarriegiren doinuekin batera euren danbor eta upelak astintzeko. Hauek ibilbide desberdinetan banatu dira, eta eguerdiko 12:00etan desfilatuko dute:

  • Amara – Loiolako Erriberak: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Corsarios Vascos, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Gorosabel.
  • Erdialdea: Bulebarra, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi, Bulebarra.
  • Gros: Nafarroa Etorbidea, Zurriola, Lapurdi, Zurriola, Nafarroa Etorbidea.¡
  • Bidebieta: Salvador Allende, Serapio Mujika, Julio Urquijo, Serapio Mujika, Salvador Allende.
  • Antigua: Zumalakarregi Etorbidea, Tolosa Hiribidea, Mauleon, Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Etorbidea.

 

Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak

Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak ekitaldi berean emango dira, urtarrilaren 19an, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian.

Ekitaldia herritarrei irekita izango da. Bertara joan ahal izateko, gonbidapen bat eskuratu beharko da, doan, Donostia Kulturaren sarrerak saltzeko plataformaren bidez urtarrilaren 14ko 11:30etik aurrera edo Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, ohiko ordutegian, edukiera bete arte.

Ekitaldiaren sarreran nahitaezkoa izango da COVID pasaportea aurkeztea eta maskara une oro eramatea.

Udal Txistulari Bandaren aldez aurreko kontzertua

Udal Txistulari Bandaren San Sebastian egunaren aurreko kontzertua izango da urtarrilaren 16an, igandea, 12:00etan Antzoki Zaharrean.

Gonbidapenak gaur ostirala, urtarrilak 14, eta bihar larunbata bitartean eskatu ahal izango dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, ohiko ordutegian. Agortu ezean, Antzoki Zaharreko leihatiletan ere egongo dira eskuragarri kontzertua hasi baino lehen.