“Flor Fané”-k Olgaren unibertsoan murgiltzen ditu irakurleak. Olga neskatoak familia-egoera itogarria bizi du aita kontrolatzaile batekin, egun lasaiak iraganekoak diren etxe batean. Irudimen indartsua eta biziraupen-sena nerabezarora arte lagunduko diote.
Sara Morante ibilbide luze eta emankorreko ilustratzailea da, eta “Flor Fané” lanarekin bigarren lan osoa sinatzen du, “La vida de las paredes” lanaren ondoren (Lumen, 2015). Liburu honetan, protagonistaren ikuspegi subjektibotik kontatzen du istorioa, zuzenean, irakurleak bere gogoetak egin ditzan.
Virginia Woolf, Sylvia Plath, Lewis Carroll, Edgar Allan Poe, César Vallejo, Alaine Agirre, Emily Brontë, Miguel Hernández, Elizabeth von Arnim, Aino Kallas, Mark Twain, Jane Austen, Edith Wharton edo Benito Pérez Galdósen eleberriak, ipuinak, poema-liburuak eta saiakerak ilustratu ditu Sara Morantek.
Bere lana berrogeita hamar liburu-azal baino gehiagotan aurki daiteke, eta horien artean dago Carson McCullersen lan guztia gaztelaniazko edizioan. 2012ko Ilustrazioko Euskadi Saria jaso zuen, “La flor roja” egindako lanagatik, eta 2008ko Kantabriako Gobernuaren Arte Gaztearen Sari Nazionala, Ilustrazio kategorian.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.
Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.
Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:
- COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko
- Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.