PRUEBA
Joan den urtean zehar egoera txarrean kalean abandonaturik zeuden bizikletak erretiratzeko kanpaina martxan jarri zuen udaltzaingoak. Ordutik, jasotako bizikleta horien txostenak ikusgai egon dira udaltzaingoan, jabeak izan daitezkeen herritarrek beraien bizikletak erreklamatu ahal izateko.
Laster, bizikleta horiek bertan behera utzitako ibilgailu moduan kontsideratuko dira. Horregatik bizikleta hauetakoren baten jabeak erreklamatu nahi izan ezkero, urtarrilaren 30a bitartean aukera dauka oraindik. Horretarako, bizikleta hori berea dela frogatu beharko du.