Athletic Clubek Aritz Pascual fitxatu du filialerako

0
PRUEBA

Aritz Pascual Diez aurrelaria Bilbao Athleticen arituko da denboraldi amaierara arte. Sestao Riverretik datorren Berangoko jokalariak zortzi gol sartu ditu denboraldi honetan talde berde-beltzarekin Bigarren RFEF mailan jokatu dituen 17 partidetan.

Pascualek 22 urte ditu, eta Lezama ezagutzen du, 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan Gazteak A talde zuri-gorriko kide izan zelako. Athleticen bigarren taldeko jokalari asko ezagutzen ditu urte horiengatik.