Bilboko Udalaren “Djs Lehiaketaren” eta “Musika-Ekoizleen” lehiaketaren finala abenduaren 23an, eguena, egingo da Bilborocken

0

Bilboko Udalak antolatutako “DJS LEHIAKETAREN” eta “MUSIKA-EKOIZLEEN” lehiaketaren finala abenduaren 23an, barikua, egingo da, 20:00etan, Bilborocken.

Lehiaketaren xede nagusia da DJ gazteen eta musika-eskoizeleen sorkuntzei balioa ematea.

Hiruarren edizio honetan 29 artista gazte aurkeztu dira (17 DJen modalitatean eta 12 musika-ekoizpenean), eta epaimahaiaren arabera, iaz baino estilo aldaera gehiago izan dira.

29 pertsona horietatik, 3 DJ modalitatean hautatu dira eta 3 musika-ekoizpenean, finalean parte hartzeko:

  • MØNET (DJen kategoria)
  • Bela (DJen kategoria)
  • Paul Larrozea (DJen kategoria)
  • William Blackmouth (ekoizleen kategoria)
  • BKTS (ekoizleen kategoria)
  • Javier Ho (ekoizleen kategoria)

Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazlearentzako sariak:

  • DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
  • Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda.
  • Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
  • Last Tour-ekin elkarlanean emango diren sariak: BIME CITY-ren hurrengo aldiko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.

Finalerako sarrera dohainik izango da, edukiera mugatuta egongo da eta parte-hartzaileek une oro errespetatu beharko dute COVID-19aren aurreko prebentzioko araudi sanitarioa. Musukuaren erabilera derrigorrezkoa da eta publikoak jesarrita egon beharko du.