Zabalik da Bilbao Musika Eskolak antolatu duen igurtzizko instrumentuentzako jazz eta pop musikako prestakuntza-tailer berrian parte hartzeko epea

0

Bilboko Musika Eskolak Oriol Saña maisuak emango duen hari-instrumentuko irakasle eta ikasleei zuzendutako Jazz eta Pop Musika tailerra antolatu du.

Ikastaroa Bilbao Musikako La Galera egoitzan egingo da (Sorkunde, 8), urtarrilaren 21etik maiatzaren 1era bitartean, eta 32 orduko iraupena izango du, honela banatuta: maila desberdinetako 4 ikasle taldek 45 minutuko 3 saio izango dituzte asteburuan, saio bat eguneko; eta irakasleak prestatzeko 3 saio, 6 ordu eta 30 minutukoak.

Instrumentistaren alderdi sortzailea indartuz, jazzean eta pop-ean inprobisazioa landuko duen tailer honen helburu nagusia, ondoren ikasgelan erabili ahal izateko baliabide didaktikoak aurkitzea da, arreta berezia jarriz abangoardiako joeretan eta hari igurtzizko instrumentuak teknologia berriekin uztartzen.

Oraindik ere plaza libreak daude eta interesatuek izena eman dezakete Bilbao Musikako webgunearen bitartez (www.bilbaomusika.eus). Matrikulak 40 euro balio du.

Tailerren datak eta ordutegiak hurrengoak dira:

  • Urtarrilak 21 / 16:00 – 20:00
  • Urtarrilak 22 / 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
  • Urtarrilak 23 / 10:00 – 14:00
  • Apirilak 29 / 16:00 – 20:00
  • Apirilak 30 / 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
  • Maiatzak 1 / 10:00 – 14:00