Europako landa-ingurunearen digitalizazioa eta berrikuntza eskualdeko esperientziak partekatzetik hasi behar da

0
PRUEBA

Estatu kide bakoitzak bere estrategiak garatzen ditu bere landa-inguruneak zerbitzuak, lana, konektibitatea eta mugikortasun egokiagoa, bitarteko iraunkorragoa eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko tresna hobeak izan ditzan lortzeko. Laburbilduz, landa-eremuetan bizitzea aukeratu duten pertsona guztien bizi-kalitatea hobea da.

Hain zuzen ere, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta teknologia eta berrikuntza landa-ingurune adimendunaren aliatu gisa izenburupean jardunaldia egin da gaur online formatuan, eta han ondorioztatu da modu adimentsuan lan egin behar dela, digitalizazioa eta berrikuntza oinarri hartuta, eta eskualdeetako esperientzia arrakastatsuak partekatu behar direla, eskala handiagoan hobetu ahal izateko. Horixe izan da Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Doris Marquardtek helarazi duen mezuetako bat; izan ere, adierazi du eskualdeen arteko desfase digitala konpondu behar dela, Europa mailako ikuspegi globala lortzeko. Horretarako, esperientziak trukatu eta probak testeatu behar ditugu, prozesuak estandarizatzeko eta berrikuntza digitaleko ereduak garatzeko. Europan asko egin dezakegu, eta NPBa tresna lagungarria izan daiteke ideiak trukatu eta helburu horiek lortzeko.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak Europako hainbat tokitako (Italia, Andorra, Belgika, Eskozia eta Euskadi) esperientziak partekatzeko erakuslehio izan den jaradunaldiari hasiera eman dio. Orozek esan du oso garrantzitsua dela gaur bezalako jardunaldiak egitea lankidetza eta partekatutako proiektuen planifikatzea ahalbidetuko duen esparru bat ezartzeko, berrikuntzan oinarritutako irtenbideak lortzeko eta balio bereizgarriko eta lehiakortasun aukerak sortzeko. Halaber, garrantzitsua da landa-inguruneko biztanleak sentsibilizatzea eta trebezia digitaletan prestatzea; horretarako, ahalegin berezia egin behar da, sailburuordeak gaineratu duenez.

Europatik Enrique Nietok (European Network for Rural Development) lau helburu ezarri ditu landa-eremuan 2040rako: landa-eremu indartsuagoak (komunitate ahaldunduak), konektatuak (digitala eta mugikortasuna), oparoak (jarduera ekonomiko iraunkorrak, jarduera ekonomikoen dibertsifikazioa nekazaritzako elikagaien eremutik harago) eta erresilienteak (klima-aldaketari eta gizarte-aldaketari begira). Marie Clotteauk (Euromontana) konektagarritasunaz eta mugikortasunaz hitz egin du, leku guztietan eta prezio onean izan behar dela azpimarratu du. Mugikortasuna funtsezkoa da landa-eremuetarako gaineratu du.

Rob Clarke eskoziarrak (Highlands & Islands Enterprise) azpimarratu du eremu deslokalizatuetan berrikuntza digitala lortzeko beharra dagoela, herrialde bateko gainerako eremuen aukera berberak izan ditzaten; Marc Ponsek (Andorra Innovation Hub), berriz, berrikuntzari lotutako turismoa izan du ardatz, digitalizazio-motor gisa. Europako blokea Stefano Sala italiarrak (Mendiko Unibertsitatea – UNIMONT) itxi du. Mendietako arazoak konpontzeko eta tokiko komunitateekin elkarlanean aritzeko lan egiten duen erakundeko ikasleak nola trebatzen dituzten azaldu du.