Bizilagunek egindako hainbat zuzenketa egiteko faltan, Garmendi 9-13 etxeatarien arteko urbanizazioa berrituta dago. Datozen asteotan egingo dira falta diren azken konponketak.
Iazko abuztuan abiatu zituen udalak Garmendi auzoko 9 eta 13 etxeatarien ingurua eta bidegorrirako sarbidea egokitu eta irisgarriago eginez, herritarren bizi kalitatea hobetzeko obrak. Lanak Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresak egin ditu eta 248.101,51 euroko inbertsioa egingo du udalak ingurua berritzeko.
Obra horien bidez, inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetzean inguruko irisgarritasuna ere hobetu da, eta horrek eragin zuzena du herritarren egunerokoan. Horretaz gain, bidegorrirako sarrera irisgarriagoa izatea lortu da eta estoldura ere berritu da.