Kopako Athletic-Barça partidarako txartelak aktibatzea

0

Kopako final-zortzirenetako Athletic Club – FC Barcelona partidara (San Mames, osteguna, 21:30) joateko epearen barruan izena eman zuten 34.604 bazkideez gain (ez dute beste ezer egin behar), nahi duten gainerako bazkide eta Gazte Abonoek txartelak aktibatu ahal izango dituzte gaurtik (asteartea) 10:30etatik osteguneko 13:00ak arte.

Horretarako, SARRERAK atalaren goiko menuan sar daitezke, eta dagokion botoian klik egin, bazkide-kodea edo gazteabonoa eta PINa sartzeko eta bere ohiko eserlekua erreserbatzeko edo zuzenean sartzeko, honako esteka honen bidez: 

BAZKIDE TXARTELA EDO GAZTEABONOA AKTIBATU

Gaur egungo osasun-murrizketei jarraituz, San Mamesen baimendutako edukiera %75ekoa izango da, eta ezarritako epean izena emandako bazkideek edo ostegunera arte 13:00ak arte txartela aktibatzen dutenekin osatuko da, Klubak babesleekin, peña ofizialekin, BAT eraztuna eta Club Athleticeko kideekin dituen konpromisoekin (horiek bihar, asteazkena, email bidez jasoko dute sarrera erosteko esteka), baimendutako edukiera bete arte.

San Mames zelaira sartzeko dokumentua bazkide txartela izango da. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei klubak ez die sarrerarik bidaliko, baizik eta zelaian duten ohiko eserlekura bazkide-txartelarekin sartuko dira, eta Klubak aldez aurretik aktibatuko du, partidara joateko eskubidea dutenek egiaztatu ondoren. App ofizialaren bidez ere sartu ahal izango da (kasu honetan ez dira gaituta egongo beste pertsona bati egindako lagapenak app-aren bidez) bazkide txartel digitalarekin, Nire Txartela ataletik (QR kodea partidaren aurreko orduetan aktibatuko da).