Urkullu Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak lagunduta, Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Batzarra gaur arratsaldean ospatu da Lehendakaritzan.

Bilera Lehendakariaren hitzaldiarekin hasi da, eta “Kontseilu honen esparruan gure lankidetza-espirituari eusteko” erabakia agertu du, nahiz eta pandemiak kanpoko eta nazioarteko jarduera baldintzatzen duen. “Ziur nago beti erakutsi duzuen indar eta ilusioarekin, eta “Han eta Hemen, Hemen eta Han” taldeak ordezkatzen duen elkarlanarekin, pandemia honetatik indartuta ateratzea lortuko dugula, inor atzean utzi gabe. Ziur nago berriz ere erakutsiko dugula gure herriarekin lotutako kanpoko pertsonen sare handia”, adierazi du.

Ildo horretan, Lehendakariak orain arte eraikitako ez galtzeko egindako lana aitortu eta eskertu du, borondatezkoa eta positiboa dela nabarmenduz.