2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra banatu dira

0

Donostiako Udalak 2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dizkie Añorga KE, Kresala Zinekluba, Zurriola Antzerki eskola, Jose Maria Leclercq eta Bidegini Victoria Eugenia Antzokian.

Eneko Goia alkatea sarituei zuzendu zaie, hurrengoa nabarmentzen: “Sari hau jasotzeko ohorea duzuenok, beste batzuk iristen ez garen tokira iristen zareten pertsonak, erakundeak eta elkarteak zarete. Pertsonen bizitza hobetzeko lan egiten eta laguntzen duzue. Batzuk aisialdirako eta dibertimendurako espazioak lantzen, beste batzuk bihozmina arintzen, beste batzuk gure memoria kolektiboa berreskuratzen”.

Ekitaldi horretan, Esther Ferrerri Parisen Urrezko Danborraren ematearen bideo bat proiektatu da. Artistak ezin izan du ekitaldira joan, gaur egungo osasun egoeragatik. Hori dela eta, Parisko bere estudioan jaso zuen saria joan den igandean alkatearen eskutik.

Urrezko Danborra jaso ondoren, Ferrerrek eskerrak eman zizkien Udalari eta hiriari aintzatespen hori emateagatik, eta, gainera, oroitzapen eta esker oneko hitzak izan zituen egungo egoeran lehen lerroan lanean ari diren osasun langile guztientzat.

2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak

 

  • Añorga KKE: 100 urte betetzen dituen kultur eta kirol elkartea, ehunka neska-mutilen kirol garapenean eta garapen pertsonalean lan handia egiten duena.
  • Kresala Zinekluba: Aurten 50 urte betetzen dituen elkartea da. Donostiak zinemarekin duen lotura sendotzen duen eragile garrantzitsua. Esparru komertzialetik kanpo dauden filmak programatzen ditu.
  • Zurriola Antzerki Eskola: Urte asko daramatza elkarte honek antzerkia bezalako oinarrizko praktika kulturalaren esparruan lanean. Donostia euskarazko eta amateurra den antzerkigintza bultzatzeko ezinbesteko tresna bilakatu da.
  • José María Leclercq: Donostiako oroimena zaintzeko egindako lanagatik, bereziki 1813. urtean hiria suntsitu zuen gertakariarena
  • Bidegin: Doluan eta gaixotasun larrian laguntzeko duen ibilbide eta inplikazio guztiagatik.

 

2022ko Urrezko Danborra

Esther Ferrer: Disziplina desberdinak landu ditu 1937an Donostian jaio eta egun Parisen bizi den artistak. Performance art izeneko jarduera artistikoan Europako artista onenetako bat da. 2008an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen eta 2014ean Arte Plastikoen Velazquez saria jaso zuen.