Athletic – FC Barcelona: informazio praktikoa

0

San Mamesen 2021/22 Kopako final zortzirenetako Athletic Club eta FC Barcelonaren arteko partida jokatuko da ostegun honetan (21:30ean). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria.

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Zure bazkide-txartelarekin sartu 

Clubak adierazitako epean Txokoaren bidez izena eman duten bazkideek karnet fisikoarekin edota Athletic Clubeko APParen txartel digitalarekin (TXARTELA atalean) sartu ahal izango dira zelaira, Athleticen sarreraren zain egon gabe.

* Gogoratzen diegu klubeko bazkideei martxoaren 1era arteko kuota ordaintzea ahalbidetzen dutela Athleticen Estatutuek, baina zelaira joateko abonatuta eduki behar dela. Salbuespen bezala, Clubak erabaki du gaur sartu ahal izatea ordainduta egon gabe. Nolanahi ere, leihatilak gaur 19:30etik aurrera egongo dira irekita kuota ordaintzeko, baita webgunearen bidez txartelarekin ordaintzeko aukera ere.

Neurri sanitarioak

COVID-19ak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin duenez, LABI eta Espainiako Gobernua osasun-neurriak eguneratzera behartu duena, agintariek kontu handiz ibiltzeko eta prebentzio-neurriak betetzeko eskatu dute, zelaiaren gehienezko edukiera %75era murriztuz.

Horregatik, Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 00:30era egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 20:00etatik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.

La Campa de los Ingleses taberna 09:30etik 18:30era egongo da zabalik. San Mames Jatetxea, bazkarietarako soilik egongo da zabalik, 13:00etatik 15:30era.

Establezimendu hauetan sartzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko osasun-araudiari jarraituz, COVID pasaportea aurkeztu beharko da.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Partida eguna denez, Athletic Club Museoa 10:00etatik 19:00era bakarrik bisitatu ahal izango da, eta San Mameseko Tourra soilik goizez erabilgarri egongo da (10etatik 15:30era).