Athletic Clubek jakinarazi du Aitor Elizegi* presidenteak positibo eman duela astelehenean egindako proba batean.Presidentea osasun-egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen du.
Gaur arratsaldean ezin izango du parte hartu San Mamesen bazkide konpromisarioekin egingo den Estatutuen Erreformarako Batzordeko bileran, ezta bihar, osteguna, Futbol Club Bartzelonaren aurkako partidara joan.
*Presidenteak baimena eman dio Athletic Clubari bere izena jakitera emateko