Barakaldok beren seme-alabak hiriko hezkuntza-eskaintzan matrikulatzera animatzen ditu familiak

0

Astelehen honetan haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako 2022-2023 ikasturterako aurrematrikulazio-aldia ireki da. Barakaldoko Udalak bat egin du kanpaina honekin, eta 3.000 informazio-ohar baino gehiago jarri ditu hiriko atarietan, bi urteko haurrak dituzten familiei matrikulazio-aldiaren berri emateko, eta ikasketak burutzeko hiriko ikastetxeetako bat aukeratzera animatzeko.

Pasa den 2018tik, matrikulazio-datuek erakusten dute geroz eta familia gehiagok egiten dutela Barakaldon euskarazko ereduen alde. Hain zuzen ere, 2018an, 2 eta 12 urte bitarteko Barakaldoko adingabeen % 95,6ak euskarazko eredu elebidunetan burutzen zituzten beren ikasketak. Apustu horrek jauzi kualitatibo bat eman zuen duela bi urte; orduan, D hizkuntza-ereduan (euskara hutsean) matrikulatutako ikasle gehiago erregistratu baitziren, B eredu mistoaren aldean (euskara eta gaztelania), eta hirian hori gertatzen zen lehenengo aldia izan zen.

Joan den ikasturtean joera mantendu egin da, eta zehazki 6.000 ikasletik gora matrikulatu ziren D ereduan, eta eredu hori da nagusi ikastetxe publikoetan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.

INBERTSIOAI IKASTETXEETAN
Udalak zuzeneko komunikazioa du hiriko ikastetxeekin, eta Amaia del Campo alkateak eta Nerea Cantero Hezkuntza zinegotziak urtero bisitatu ohi dituzte. Harreman horren ondorioz, Udalak ekintzak, proiektuak eta hobekuntza-obrak programatzen ditu, ikastetxeak eta horien hezkuntza-eskaintza familien eskarien parean mantentzeko. Hala, azken urtean 900.000 euro inbertitu dira ikastetxeak hobetzeko, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Eta orain, ikastetxeetako patioetan karpak jartzen ari dira, koronabirusaren aurrean aire zabaleko espazio seguruagoak eskaintzeko. «Barakaldarrek Aurrekontu Parte-hartzaileetan eskatu ohi duten neurri bat da, jarraitutasuna ematen diona joan den ikasturtean egin genuen instalazioari, ikusi ostean geletan presentzialtasuna berreskuratu dela», ñabartu du Canterok.

Bestalde, Udalak 32 udal-programa eta -zerbitzu eskaintzen ditu ikastetxeen hezkuntza-curriculuma indartzeko ondarearen zabalkundean, euskararen indartzean, laguntza akademikoan, ingurumenaren inguruko kontzientziazioan, berdintasunean eta abarretan eragiten duten zeharkako beste eduki batzuekin. Hala, 32 udal-programek hainbat esparrurekin dute zerikusia, besteak beste: hezkuntza, kultura, euskara, gazteria, prebentzioa, gizarte-zerbitzuak, haurtzaroa, immigrazioa, Inguralde edo KIUB. «Barakaldok kalitate handiko ikastetxeak ditu; horregatik, Barakaldoko familiak animatu nahi ditugu horien aldeko apustua egin dezaten beren seme-alabak hezkuntzarako; izan ere, bai hezkuntza-eskaintza zein instalazioak familiek eskatzen duten kalitatearen parean daude», adierazi du zinegotziak amaitzeko.