Urtarrilak 30 arte irekita herritarrek proiektu bat hautatzeko epea Hondarribiko udal web gunean

0

Hondarribiko Udal Gobernuak herritarren ahotsa entzun nahi du aurtengo aurrekontuak osatzeko, eta hala, www.hondarribia.eus gunean bost proiektu jarri dura, hiritarrek bat hautatu dezaten. Horren inguruko prentsaurrekoa eman dute gaur Zuloaga Etxean Txomin Sagarzazu Alkateak eta Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Udalean azken urteotan herritarren partehartzea sustatzeko abian jarri dugun beste ekimen bat da. Gizarte zibilarekin lanketa desberdinetan ari gara aspaldian, adibidez HAPOaren lanketan ematen ari garen urratsetan, Kosta kalea hobetzeko egiten ari garen bilera partehartzaileak…

“Aurrekontu partehartzaileen barnean dagoen ekimen honek berritasun bezala dauka hiritarren eskutan bost proiektu jarri ditugu. Herritarrek, elkarteek eta alderdi politikoek proposatutako zenbait proiektu hautatu ditugu, baita gure hausnarketaren barnean egoki ikusten ditugunak ere.

Proiektuen inguruko informazioa

Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak eman ditu azalpen guztiak. “Denon artean aukeratuko da hauetako bat: Hondarribiko haur parke bat estaltzea, Amuteko auzoan dagoen pilotalekua estaltzea, San Markoseko parkean irisgarritasuna hobetzea, hirian zehar txakurren aisialdirako gune bat sortzea eta ‘Pump track’ bat deitzen dena, hau da asfalto, bizikleta, monopatin edo patinetearekin erabili daiteken lur edo egurrezko zirkuitu itxi bat eraikitzea hain zuzen.  www.hondarribia.eus gunean topa daiteke informazio guztia” gehitu du Serranok.

Bozketa soilik online egin daiteke, erroldarekin kontrastea egiteko ezinbestekoa baita. Halere, jakinik egongo dela online bidez bozkatzeko zailtasunak izan dezaken hondarribiarrik, bozketan lagundu ahal izateko pertsona bate gongo da egun, leku eta ordutegi hauetan:

Urtarillak 19 eta 26, asteazkenak, 10:00etatik 13:00etara, Udal Liburutegian.

Urtarrilak 20 eta 27, ostegunak, 10:00etatik 13:00etara, Amute-Kosta Auzo Elkartean.
Urtarrilak 21 eta 28, ostirala, 10:00etatik 13:00etara, Mendeluko Auzo Elkartean.
Urtarrilak 22 eta 29, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, San Pedro kaleko azokan.
Urtarrilak 25, asteartea, 10:00etatik, 13:00etara, Kiroldegian.

Bost proiektu horietatik bat hautatuko da, eta bozketaren emaitza loteslea izango da, boto gehien lortzen dituen proiektua Udala burutzera konprometitzen da eta. Udal Gobernu Taldearen helburuetako bat sinesgarritasuna ematea da, hau da, proposatzen duguna egin egingo dela, ez ditugu espektatiba faltsurik sortu nahi. Iniziatiba errealista bat da, eta aurrera atera daitezken proiektuak dira, 2022an burutuko direnak”.

Hiritar bakoitzak, baldin eta Hondarribian erroldatuta badago eta gutxienez 16 urte baditu, aukeratu ahal izango du aurkezten diren bost proiektu hauen artean. Pertsona bakoitzak proiektu bat bozkatu ahal izango du, eta behin bakarrik” amaitu du Maria Serrano zinegotziak.