Urtarrilak 24, Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko online ikastaroan automatrikula egiteko azken eguna

0

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa eta Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da: Zigor arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroan izena ematea.Modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urtarrilaren 24ko goizeko 08:00etara arte izango da.
  4. Otsailaren 7an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa otsailaren 7an hasiko da, 16:00etan, eta martxoaren 7an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, martxoaren 9tik (16:00etan) martxoaren 18ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, Jurisdikzio honetan ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.