Azpeitiko Udalak 2021. urteko etxebizitzen alokairurako diru laguntzak eman ditu. Diru-laguntza lerro hori, batez ere, 18 eta 35 urte arteko gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin sortu zen; baina gaur egun beste hainbat kolektiboren alokairurako sarbidea erraztera ere bideratzen da.
2021. urtean, 47 eskaera jaso ziren, eta horietatik 39 lagunek betetzen zituzten laguntza jasotzeko baldintzak. Ekatzaileek batezbeste 1.936€-ko laguntza jaso dute. 39 eskatzaileetatik 13k, gainera, alokairua Alde Zaharrean izateagatik 50 €ko laguntza gehiagarria jaso dute. Guztira, 75.505,43€ bideratu ditu udalak herritarren etxebizitza premiari aurre egiteko laguntza honen bidez.
Azpeitiko Udala 2013an hasi zen etxebizitzak alokatu ahal izateko dirulaguntzak ematen, eta urtez urte herritar ugarik jasotzen dute laguntza. Hasieran gazteen emantzipaziorako laguntza bazen ere, gaur egun zaurgarriak diren beste hainbat kolektibori zuzenduta ere badago. Hala nola, muugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, baldintzak betetzen badituzte.