Astekonomiak euskal esportazioen susperraldia, higiezinen merkatuaren dinamismoa eta 2021ean euskal BPGren gorakada izango ditu hizpide

0

Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenek, Astekonomiako azken zenbakian jasotakoek euskal esportazioen susperraldia eta higiezinen merkatuaren aktibazioa nabarmentzen dituzte. Eta esparru orokor gisa, Eustatek kontu ekonomikoetan egindako aurrerapenak erakusten du BPGk portaera ona izan duela 2021ean.

Euskal esportazioek suspertzen jarraitzen dute. Euskal enpresek 2.600 milioi euroko balioa duten produktuak esportatu zituzten atzerrira azaroan. Hori da serie historiko osoan hilabete batean lortutako kopururik handiena. Lehen hamaika hilabeteetako metatuan 23.600 milioi eurora iritsi da, 2019an esportatutako kopurua berdinduz, eta 2018an lortutako guztizkotik oso gertu, orain arteko maximoa.

Bestalde, etxebizitzen salmenta 2019ko zifrara hurbiltzen ari da. Azaroan, Euskadiko etxebizitzen salmentak % 15,3 egin du gora aurreko urtearen aldean. Horrela, lehen hamaika hilabeteetako metatua 19.000 eragiketatik zertxobait gorakoa da, eta 2019ko datura hurbiltzen da, azken hamalau urteetako handiena izan baitzen.

Azkenik, Eustaten kontu ekonomikoen aurrerapenak adierazten du euskal BPGa % 5,5 hazi zela 2021ean. Laugarren hiruhilekoan hazkundea % 4,5 izan zen, aurreko hiruhilekoan baino sei hamarren gehiago. Bestalde, enplegua % 5,2 hazi zen urtean, eta % 4,3 2021eko azken hiruhilekoan.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da.