‘Betiko Musika de Siempre’ 

0

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak)«Betiko Musika de siempre» musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira, honako talde hauen eskutik: Bolero’s 4; Voces del Ebro; Los chimberos; Trio Veracruz; Ea Laukotea – Behotsik Orkestrako Hari Laukotea; eta Otxote Bilbao Argia.

‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira.

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

  • Urtarrilak 29, 18:00etan, larunbata. BOLERO’S 4. Bolero´s 4 taldeak Mexikoko abesti kementsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa partekatuko ditu.
  • Otsailak 12, 18:00 18:00etan, larunbata. VOCES DEL EBRO. Taldearen izenak dena esaten du, ikur bat, Ebro ibaiak Errioxa, Nafarroa eta Aragoi lotzen baititu; eta bertan inspiratzen dira Ebroko erriberako gai herrikoien errepertorio bat sortu eta interpretatzeko, jotillak, Meza Joteroa, hainbat kalejira, eta taldekideek idatzitako gairen bat.
  • Otsailak 26, 18:00 18:00etan, larunbata. LOS CHIMBEROS. Haien errepertorioan bilbainadak, habanerak, zenbait eskualde eta naziotako folklorea eta, noski, euskal musika daude.
  • Martxoak, 12, 18:00etan, larunbata. TRÍO VERACRUZ. Trío Veracruz taldean Juana Ogayar, Alberto Martín eta José Sánchez daude, gizon bi eta andrazko bat, gitarra bi, errekinto bat eta hiru ahots, beren sentimenduak abestiaren bidez adierazteko. Kontzertu honetan, Maria Dolores Pradera abeslari melodiko handia omentzen dute.
  • Martxoak, 26, 18:00etan, larunbata. EA LAUKOTEA – BEHOTSIK ORKESTRAKO HARI LAUKOTEA. Harizko laukotea Behotsik Orkestrako kideek osatzen dute, eta formatu txikiko kontzertu bat eskainiko dute, askotariko errepertorioarekin eta jende askorentzat eskuragarri dagoena.
  • Apirilak 9, 18:00etan, larunbata. OTXOTE BILBAO ARGIA. Bilbo Argia Otxoteak 1979az geroztik abesten du. Bere errepertorioan erlijio-lanak, polifonia eta herri-abestiak biltzen ditu, konpositore unibertsalen esparruan.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

  • COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko
  • Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.