Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 13.395 pertsonari eman zien arreta, 2021ean

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 13.395 pertsonari eman zien arreta, guztira, 2021ean. 2.093 espediente eta 16.828 esku-hartze izan ziren, guztira. 2020. urteko zifren antzekoak dira; orduan, 13.564 pertsonari eman zitzaien arreta –2021ean baino 169 gehiagori–, 2.022 espedienteren –2021ean baino 71 gutxiago– eta 17.909 esku-hartzeren –2020an baino 1.081 gehiago–– bidez.  Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen doako zerbitzu publikoak, hala, 2020ko zifrei eutsi die.

Familia Bitartekaritzako Zerbitzua familiei arreta emateko eta esku-hartze estrajudizialeko zerbitzua da; espazio neutral bilakatzen da elkarrizketa bitartekaritzaren bidez berreskuratzeko. Metodo hori eraginkorra da edozein gatazkaren aurrean, zehazki bikotea apurtzen den egoeren ondoriozko gatazketan eta beste mota bateko familia-gatazketan. Borondatezko eta doako zerbitzua da, eta zuzenean jo daiteke hartara; alegia, ez dago zertan beste eremu batetik bideratu.

Bitartekaritza gatazken ebazpenean komunikaziorako eta entzuterako bide ematen duen espazioa da, eta aukera ematen du gatazkak elkarrizketan oinarrituta kudeatzeko, familia-gaiak judizializatu gabe.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duen zerbitzura jotzeko, hitzordua eskatu beharko da aurretik, honako telefono hauen bidez: 943 576 208 (Gipuzkoa); 945 171 125 (Araba) eta  944 277 788 (Bizkaia).

Zerbitzu honek 25 urteko ibilbidea du EAEn, eta 140.000 pertsona ingururi eman zaie arreta, gaur arte. Familia-gatazkako kasuistika askori eman diezaieke arreta, besteak beste, honako egoera hauen ondoriozkoei: bikoteak apurtu izana (ezkontideak edo izatezko bikoteak) edo familia-inguruneko beste gertakari batzuk, esaterako, gurasoen eta haien seme-alaben arteko gatazkak, familia biologikoaren eta harrerako familiaren artekoak, familien barruan herentziagatik daudenak, familia-negozioen ondoriozkoak eta abar.

Covid-aren aurkako neurri zorrotzak

Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak aurrez aurreko jarduerari eusten dio, osasun-segurtasuneko neurri zorrotzekin: espazio guztiak sakon garbitzen dira; bitartekaritza-saio bat egin ondoren, erabili diren altzari guztiak desinfektatu egiten dira; modu berean, posible denean, gelak aireztatu egiten dira, saio bakoitzaren ondoren; txandak eta hitzorduak arrazionalizatu egin dira, itxaronaldirik egon ez dadin; horrek aireztatzeko, bulegoa desinfektatzeko eta ezarritako garbiketa-protokoloa betetzeko tarte nahikoa ezartzea dakar; manparak jarri dira bulegoko mahaietan eta bilera-mahaietan; gel hidroalkoholikoa banatzen zaio bertara doan pertsona bakoitzari; maskarak erabili behar dira derrigorrean; ahal den neurrian elementu komunak erabiltzea saihesten da, eta gutxienez bi metroko distantzia gordetzeko ahalegina egiten da.

2021eko zifrak

Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan, zenbait esku-hartze mailatatik, 13.395 pertsonari (8.492 emakume eta 4.903 gizon) eman zaie arreta, eta, guztira, 16.828 esku-hartze egin dira (8.857 Bizkaian, 4.833 Gipuzkoan eta 3.138 Araban).

 

LANDUTAKO ESPEDIENTEAK

2021. URTEA

BIZKAIA

 

ARABA GIPUZKOA

 

ESPEDIENTE KOP., GUZTIRA

 

1.161

 

436

 

496 (29 Tolosan)

 

2.093

 

 

2021EAN ARRETA JASO DUTENAK GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA
BIZKAIA 2.532 4.574  7.106
ARABA 1.012 1.457  2.469
GIPUZKOA 1.359 2.461  3.820
PERTSONAK, GUZTIRA 4.903 8.492 13.395

 

2021EAN EGINDAKO ESKU-HARTZEAK BIZKAIA ARABA GIPUZKOA GUZTIRA
8.857 3.138 4.833 16.828