Osasuneko sailburuak pandemiaren eta Osakidetzaren Lehen Mailako Arretaren egoera aztertu du

0
PRUEBA

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak agerraldia egin du, gaur, astelehenero bezala, Eusko Legebiltzarrean, EAEko pandemiaren egoera aztertzeko. Gaur, intzidentzia-tasa honako hau da: XXX, 100.000 biztanleko. Sagarduirekin batera, Susana Martín Lehen Mailako Arretako zuzendariordea izan da, eta bereziki seigarren olatu honetan Osakidetzako osasun-zentroen sarearen egoera arintzeko hartutako neurrien berri eman du.

Sailburuak gogorarazi duenez, “bi dira” Lehen Mailako Arretaren funtzionamendu arrunta baldintzatzen ari diren faktoreak: pandemia eta profesionalik eza. Pandemia dela eta, honako hau nabarmendu du: “denbora honetan, taldean lan egin da eta, horretarako, etengabe jardun da euste-planak eta protokoloak egokitzen, une bakoitzeko beharren arabera”. Hori horrela, nabarmendu duenez, “Osakidetza ez da besoak uztarturik eta beste alde batera begira egon”, eta seigarren olatu honetan hartu diren neurri zehatzak aipatu ditu, besteak beste:

  • Areagotu egin dira antigeno-proben erabilera, eta horrek aukera eman du emaitzak azkarrago jakiteko.
  • Proba diagnostikoak egiteko eta txertoak emateko osasun-zentroetatik kanpoko tarteko lekuak gaitu dira.
  • Bide telematikoak sortu dira administrazio-eginkizunei erantzuteko, hala nola laneko bajak izapidetzeko
  • 140 pertsona kontratatu dira administrazio-eremuan.
  • Telefono-bideak indartu dira, kutsadurei eta egoera partikularrei buruzko zalantzak argitzeko.
  • https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/ web-orria eguneratu da, herritarrek modu argian eta eskuratzeko moduan eduki ahal izateko jarraitu beharreko urratsak.
  • Sintomatiko, kontatu estu eta farmaziako test batean positibo eman duten pertsonentzako inprimakiak bateratu dira.
  • Informazio-kanpaina bat egin da hedabideetan

Lehen Mailako Arretako zuzendariordeak nabarmendu duenez, “neurri horiei esker, osasun-zentroetarako irisgarritasuna areagotzea lortzen ari da”, eta, gainera, Covid-19arekin zerikusirik ez duten kontsultei arreta emateko espazio gehiago dago.

Martinek esan du, gainera, osasun-profil batzuetan profesional falta dagoela, hala nola Familia Medikuntzan, Pediatrian eta Erizaintzan; izan ere, “ez dago langilerik eskuragarri ez Osakidetzako zerrendetan ez EAEn ez Estatuan”. Nolanahi ere, Osakidetza kontratazioaren eremuan egiten ari den ahalegina nabarmendu du. “Sekula ez da Osakidetzan hainbeste jende egon kontratatuta”.