Triatloiaren munduko epizentroa izango da Bilbao Bizkaia 2022an

0

Bilbao Bizkaian egingo den Kirol Anitzeko 2022ko Europako Txapelketak kontinente osotik etorritako milaka kirolari bilduko ditu irailaren 17tik 24ra bitartean. Horiek horrela, kirol-probak hartuko dituzten Bizkaiko bost egoitzek Munduko triatloiaren arreta bereganatuko dute, honako titulu hauek jarriko baitituzte jokoan: akuatloia, duatloia, duatloi krosa, triatloi krosa, akuabike eta distantzia erdiko triatloia.

Hala, Bilbok, Enkarterrik, Urdaibaik eta Getxo-Portugaletek kirolari, teknikari eta laguntzaileek osatutako talde nazionalak hartuko dituzte.

Hainbat dira txapelketa honen erakargarritasuna eta fidagarritasuna ziurtatzen duten ekitaldiak, besteak beste: 2018an Eivissan antolatutako Kirol Anitzeko Txapelketa; Pontevedrako 2019ko Munduko Txapelketa; FETRIk 2021ean berreskuratutako Duatloi Kroseko eta Triatloiko Munduko Txapelketak, El Anillon egindakoak; 2021eko Munduko Duatloi Txapelketa, Federazioak eta Espainiako erakundeek berreskuratu eta Avilesen jokatu zena, eta 2023an Eivissan egingo den Kirol Anitzeko Munduko Txapelketa.

Inskripzioek erritmo ona hartu dute, eta oraindik hilabete asko ditugu txapelketa hasi baino lehen. Espainiako Triatloi Federazioaren lizentzia daukaten kirolariek batez beste % 40ko hobariak jaso ahalko dituzte inskripzioetan uztailaren 31ra arte, Batzorde Antolatzaileak emango duen dirulaguntzari esker. Dirulaguntza horren asmoa da parte-hartze nazionala sustatzea, Espainiako Triatloi Federazioko triatletei hurbiltasuna eta erosotasuna eskainiz, hain zuzen ere, aurreko txapelketetan egin zen bezala. Inskripzioei buruzko informazio gehiago hemen.

INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNEAN

Bilbao Bizkaian egingo den Kirol Anitzeko 2022ko Europako Txapelketari eta kirol-probei buruzko informazio eguneratu guztia ekitaldiaren webgunean kontsultatu daiteke. Bertan, ibilbideak hainbat formatu digitaletan deskargatzeko aukera dago.

Bilbao Bizkaiko kultura, tradizioak, gastronomia eta berezitasunak ondo islatuta daude webgunean, eta kirol-ekitaldian parte-hartzearen edo ekitaldira etortzearen esperientzia dimentsio posible guztietan aurkeztu da, baita aisialdi- eta turismo-aukerak eskaini ere. Hauxe da webgunea:www.triatlonbilbaobizkaia2022.eus.