Bilboko Udalak igogailu publiko berri bat jarri du martxan Otxarkoaga auzoan

0

Juan Mari Aburto alkateak, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak, eta udal korporazioko beste kide batzuek urian abian jarri den azken elementu mekanikoa bisitatu dute gaur goizean, Otxarkoagan.

Igogilu bertikala da, Angela Arregi plaza eta Pau Casals etorbidea lotzen ditu, honen 19. zenbakiaren parean, Txurdinagaren mugan.

Azpiegitura berri horretara 367.278,97 euro bideratu dira eta azken sei hiletan gauzatu da.

Auzo-etxearen eta Erretiratuen Etxearen azpian lehendik zeuden eskaileren inguruan dago, eta, beraz, pasabiderik gabeko elementua da, eta haren edukiera eta geometria erabilgarri dagoen espazioaren araberakoa da. Espazio hori, aldi berean, kokatuta dagoen eraikinaren egiturak zehazten du. Kabinan 10 lagun sartzeko lekua dagobideozaintzako sistema du eta LED erako horma-argiek eta proiektoreak argiztatzen dute.

Igogailu bertikala da, geraleku bi dituena, eta 4 metrotik gorako malda gainditzen du. Beheko geralekua Angela Arregi plazan dago eta goikoa Pau Casals etorbidean, Auzo-etxearen eta Erretiratuen Etxearen artean.

Igogailua auzo-etxearen eraikinaren barrualdetik doanez, hobi bat egin da hormigoizko hormen artean, eta metalezko ardatz bertikal bat du, beirazko eta altzairu herdoilgaitzezko xaflez estalia. Eraikitzeko, baina, lekuz aldatu behar izan dira auzo-etxeko emakumeen komunak, nahikoa leku egon dadin.

ERDIKO ESPAZIOA

Angela Arregui plaza leku zentrala da Otxarkoaga auzoan, inguratuta baitago interes orokorreko zenbait zerbitzuz, hala nola Udaltzaingoaren komisaria, merkatua, auzo-etxea eta erretiratuen egoitza; gainera, garraio publiko nagusietako –metroa eta bilbobusa- geralekuak ere gertu ditu.

Horrela, igogailu berria martxan jarrita, plaza inguruko kaleekin oinezkoentzako konexioa erraztu eta auzoko ekipamenduei zerbitzua ematen die.

BESTE HIRU IGOGAILU EGITEN ARI DIRA AUZOAN

Azken elementu berri horrekin, 59 igogailu ari dira funtzionatzen hirian, Bilboko Udalak irisgarritasun unibertsalaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri.

Otxarkoaga auzoan, hain zuzen ere, gaur egun beste hiru elementu mekaniko ari dira egitenTxotena kalean, 4, 34 eta 29 zenbakien parean. Zehazki, hiru elementu mekanikoak jarririk, ibilbide irisgarri bat bermatuko da Langaran kaleko Metro Bilbaoko geltokitik -Otxarkoagako beheko aldean- Arbolantxa zeharkaleko goreneko atarteetaraino.