Gobernu Kontseiluak BEFESA, BILBAÍNA DE ALQUITRANES eta CLH enpresen kanpoko larrialdietako planak onartu ditu

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu BEFESA ZINC ÓXIDO SAU (Zornotza), BEFESA ZINC ÓXIDO SAU (Sondika), BILBAINA DE ALQUITRANES SA (Barakaldo) eta CLH (EXOLUM) SA (El Calero) enpresen kanpoko larrialdietako planak. Kanpoko larrialdietako planak babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.

Era horretako planak Europako SEVESO zuzentarauaren esparruan egiten dira, eta enpresek barneko larrialdietako planetan aurreikusitako neurriak osatzen dituzte.

Plan horiek lantzeko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, aldeko iritzia jaso zuten Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak 2020ko abenduaren 9an egin zuen ohiko batzarrean, bai eta Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren oniritzia ere 2021eko urriaren 19an.